Xabiertxo liburuaren azala
Creator: López-Mendizábal, Isaac
Contributor: Txiki
Date Created: 1932
Type: Lectura
Extent: 1 item
43.13861, -2.07236
Gerra Zibila 1936ko urrira iritsi zenean, espainiar errepublikak lehendabiziko “Euskal Estatutua” baimendu zuen. Estutuaren arabera, handik aurrera, euskara, gaztelera bezala, Euskal Herriko hizkuntza ofizial onartua izango zen. Ondorioz, Gobernu berriak kaleratzen zuen edozein agindu ofizial, bi hizkuntzetan idatzita egongo zen. Euskaldunek eskubidea edukiko zuten erakunde publikoekin zein hizkuntzatan hitz egin nahi zuten erabakitzeko. Baina ordurako gerraren frontea Bizkaiko mugan geldituta zegoen eta Estatutuaren ezarpena, izatez, lurralde horretan bakarrik gauzatu zen.
Behin gerra amaituta, aldaketa handiak ezagutu ziren Euskal Herrian. Francoren diktadurak eragin zituen eraldaketa horien isla, ikastolak izan ziren. Bolondresen ekintzen bitartez irekitako zentroak izan ziren ikastolak, euskaraz ikasteko pentsatuak. 1931 ostean, Euskal Herriko leku ezberdinetan hainbat zentro sortu ziren, horietako batzuk Nafarroan. Ikastola hauek gerran zehar itxi egin zituzten eta 1938ko maiatza geroztik kaleratu zen legediak euskaraz hitz egiten zutenentzat oso testuinguru arrotza eraiki zuten. Handik aurrera, mundu guztiak “en cristiano” hitz egin behar izan zuen, gutxienez, eremu publikoan.
Aipatu legez, diktadurak ezarritako eragozpenek euskara “nazioaren batasunaren” aurkaritzat hartu zuten: euskararen erabilpenak, beste zenbait hizkuntzarenak bezala, batasun hori zalantzan jarri zezakeen. Adibidez, lege haietako batek Iñaki, Koldobika, Kepa edota esanahi separatista zeukaten beste hainbat izen erabiltzea debekatu zuen. 1938ko abuztuaren ondoren, erregistro ofizialek gaztelera ez zen beste edozein hizkuntzatan egindako izen-emateak baliogabetzat jo zuten. Hauen ostean etorri ziren, elkarteen estatutu eta araudiak euskaraz idaztearen debekua, enpresen izenak eta idazkunak euskaraz jartzearen debekua eta antzekoak.
1950eko amaiera arte, euskara eta euskal hiztunak espazio pribatura baztertuak izan ziren. Orduan, poliki-poliki, euskararen erabilpena hain jazarria izango ez zen eremu batzuk argitu ziren. 1957an, adibidez, Nafarroako Foru Aldundiak, euskararen erabilera sustatzeko departamentua jarri zuen martxan. Urte hartan bertan, Bilbon, frankismo garaiko lehendabiziko ikastola ireki zen. Umeek 9 urte arte euskaraz ikasteko aukera eduki zuten ikastola berrian. Ikastola hau 1960 eta 1970 bitartean ireki ziren beste hainbat ikastolen artean lehendabizikoa izan zen.
Ikastola hauen atzean euskaldunen saiakera eta esfortzu kolektibo handiak egon ziren, umeen guraso eta euskaraz bizitzeko eskubidea zeukatela sinesten zuten beste hainbatek egindakoak. Horretarako, traba burokratiko ugari gainditu behar izan zituzten (ikastolek adibidez ez zeukaten titulu ofizialak jaulkitzeko eskumenik), errepresio frankistari aurre egin behar izan zien, zigorrak eta isunak nonahi zabaldu ziren eta eraikin hauetako asko behin eta berriro itxi zituzten. Esfortzu handi honi esker, 1975-1976ko ikasturtean, 34.000 ikasle matrikulatu ziren Pirinio mendien bi aldeetan eraikitako ikastoletan.
UB /AI/ MJV