Erreketeak
Creator: Marín, Pascual
Repository: Kutxateka
Source:
Source: Kutxateka: Foto Marín, 25970074
VSCW contributors: MU/UB/ MV
Date Created: 1937
Type: Photograph
Extent: 1 item
43.32242, -1.98389
Karlismoa Espainiako absolutismoaren bertsiotzat ulertu daiteke, XIX. mendean zehar liberalismoari aurre egin ziona. Mende horretan zehar, hiru matxinada karlista gertatu ziren Estatu mailan eta matxinatuek jarraitzaile asko militarki mobilizatzea lortu zuten. 1876ko karlisten porrotaren ondoren, matxinadarako saiakerek garrantzia galdu zuten euren artean, nahiz eta karlisten memorian erreferente izaten jarraitu.
XX. mendearen hasieran karlismoak alderdi-milizia bat antolatu zuen, beste alderdi batzuek geroago egingo zuten bezala. Milizia hau Erreketeen milizia bezala ezagutu zen eta milizia osatzen zuten kideei, erreketeak deitzen zitzaien. Espainiako Bigarren Errepublika aldarrikatu ostean, karlismoa proiektu politiko berri haren aurka agertu zen eta horrek, erreketeen artera kide asko batzea ahalbidetu zuen. Erreketeak Espainia osoan hedatu ziren, nahiz eta eremu guztietan indar eta presentzia berbera lortu ez. Aurrez karlismoak zeukan ezarpenaren arabera, presentzia gehiago edo gutxiago lortu zuten. Gerra zibilaren bezperan, 1936an, Espainiako indar politiko garrantzitsuenari lotutako indar paramilitarra bihurtu zen. Bere agintaritzan, armadako ofizial erretiratuak edo Italian prestakuntza militarra jaso zuten karlistak egon ziren.
1936ko uztailean, karlismoak altxamendu militarrari emandako babesak matxinadaren zerbitzura jarri zituen Erreketeen tropa antolatu guztiak. Hauek ez zuten modu autonomoan jardun, baizik eta Armadan integratu ziren, aginte militarraren agindupean. Altxamenduaren hasieran matxinatuen indarren %10 boluntario nafarrek osatu zuten, gehienak erreketeak. Gerrak aurrera egin ahala, errekete milizien kopurua handituz joan zen eta gerraren amaieran 20.000 kide baino gehiago izatera iritsi ziren. Matxinatuek lurraldeak menperatu ahala, okupatutako probintzietan tertzio berriak antolatu zituzten; 1937an konkistatu zuten Bizkaian, adibidez, bi unitate sortu ziren. Nafarroako tertzioen jarduna ez zen iparraldeko frontera bakarrik mugatu, beste leku batzuetara ere bidali zituzten, Madrilgo frontera, esaterako.
Karlismoak antolatutako erreketeen 42 tertzio (batailoi) horietatik hamaika, Nafarroan antolatu zituzten eta zortzi beste euskal probintzietan. Iparraldeko fronteko matxinatuen kanpainan zehar, garrantzitsua izan zen erreketeek egindako lana, batez ere nafarrek eta arabarrek egindakoa. Are gehiago, matxinatuen armadaren barnean euren garrantzia zenbaterainokoa izan zen eta Mola jeneralak unitate horiek gerran nola erabili zituen jakinda.
MU